miércoles, 6 de enero de 2010

AL-FAYOUM deseado OASIS



El Cairo-ko bulliziotik pixka bat urrutiratu gera Al-Fayoumeko oasiseraino, relax pixka bat topatuko degun esperantzaz.... pixka bat nazkatuta dagoeneko hiri haundiko mugimenduaz eta turista autobusez. Karretera nagusitik 50 kilometro desbideratzeko esfortzua egin degu bertako lasaitasunaz gozatzeko gogoz, baino..... alperrikako esfortzua!! Komisaldegi ondoan lo egin behar izan degu! Zerbait jatera joateko ere baimena eskatu behar izan diogu polizi buruari!!! Etxean ere ez zaigu horrelakorik gertatzen!! Badirudi turistak harreta haundiz zaindu nahi dituztela, aspaldiko bildurrak dituzte oraindik!! Denbora pasatu da Luxor-eko atentatuak gertatu zirenetik baino hemen gauzak ez dira aldatu! Paraje hauetako laku bat eta beste zenbait altxor txiki bixitatzeko gogoz genden baino bakarrik joaten uzten ez digutenez berriz karretera nagusira bueltatzea erabaki degu. Hau dena gutxi balitz, 80 km inguru poliziez eskoltatuta joan behar izan degu errepidean! eneeeeee.... egipziar hauen sekuriti sistem honetaz gogaituta gaude!!! Exkerrik bidean ilunabar polit hau topatu genuen....

No hay comentarios: