












Malawiko beste txoko zoragarri bat! Leku lasai eta politta, inguruak eta lakuak ematen dion bizi iturriarekin nahiko duena, hemen ez da ezertxo ere faltan botatzen! Bueno bai, gure bizikletek izugarrizko espektazioa sortu dute herrian, azkenean jabe aldaketa egiteko momentu egokia dela erabaki degu, denak ezin gustorago! Herriko arrantzaleak egunero gerturatzen zaizkigu arrantzatu berri dutena eskeintzera, prezioa negoziatu, ikatza prestatu eta benga parrillada earrak gauero hondartzan. Batzuetan bertako GINaz akonpainatuta, holakotan nola bukatzen den jakina da denontzat eta bestetan bidaiean zehar ezagututako beste bidaiariekin konpartituz. Aupa Eslobeniarrak!!!!!