jueves, 27 de mayo de 2010

isla de Likoma















Likoma irla, Mozambiketik oso oso gertu geratzen den irla txiki baino altxorrez betea. A ze paradixua!!!!! Gure opor haundien barruen opor txiki batzuk bezela hartu ditugu, Espacearen oporrak, je je je! Furgoneta Nhkata Bay-n utzi, bizikletak hartu eta Ilala barkua hartuta Likomaruntz goaz. 9 orduz Malawi lakuan zehar Ilala barkuan, a ze abentura!!! Jendea alde guztietatik, trasteak, kaxak, tomatea, bananak, arraia, oilaskoak, ahuntzak,..... ta goiko partean arratoiak, baino hauek ez dira inoiz barkutik jeisten!! Behin Likomara iritsita lasaitasuna eta erlaxazioa besterik ez! Ur urdin gardenak, hondartza paradisiakoak, baobag-ak alde guztietatik, ilunabar ederrak eta inork gaixotasunen bat badu herriko kuranderoa bixita dezala! Asko omen daki eta oso famatua da irlan, gu gure errespetu guztiarekin joan ginen bera bixitatzera, baino a ze zirkoa!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Solas ante el AMANECER ó ATARDECER
Estais fantasticas es una foto preciosa.FELICIDADES CHICAS