sábado, 13 de marzo de 2010

KENIAN SARTU GARA!!!!






Behin Moyalera iritsita (Etiopiako azken herria), fronterako formalitatek bete ondoren Kenian sartu gera,.... eta zer topatu degu....... pista, harriak, karretera kaxkarra!! Jakinaren gainean genden, batek baino gehiagok esan digute Kenian sartu eta lehen 500 kilometroak egoera penagarrian daudela eta zihurrenik gure furgonetarekin ezinezkoa egingo zaigula hemendik igarotzea, baino gu beti bezela AURRERA! saiatu beharra daukagu, ez dago beste biderik Kenian sartzeko. Abentura berri bat hastear degu!!! Energiaz tope eta kontu handiarekin mantso mantso hasi gera, lehen egunean 80 kiometro 5 ordutan, ez dago batere gaizki! Sololora iritsi eta herriko zerbaitetan lagundu genuen. Bigarren egunean 120 kilometro inguru Bubisaraino, tarte batzuetan bat oinez harriak kentzen eta bestea gidatzen, 10km/h abiaduraz!!! iuuujuuu!!! eta tarean pintxazo bat, baino ez gera arazoak ditugun bakarrak, kamioi handiak nahiz land cruiserrak ere nohizean behin karretera bazterrean daude mekaniko lanetan. Trafiko asko ez dagoen arren pasaeran norbaitek geldirik ikusi bezain pronto laguntzera gerturatzen dira!

No hay comentarios: